Ebroko Ibaiertzetik, Kantauri Mendikateko hegoaldeko alderdian etzanda, Ipar haizetik babestuta, eta berezko mikroklima izanik, Arabar Errioxa berezko izaera duen eskualdea da, izaera guztiz ezberdina eta originala hain zuzen. Dituen lurrak ezin hobeak dira mahatsondoa landatzeko; hori dela kausa, Arabar Errioxako paisaia udaberrian berde bizi koleratakoa da, eta udazkenean berriz, urre-kolorekoa eta gorrixka, eta mahatsondo horiek ardoen elaborazioengatik nazioarte mailan ezaguna den zonalde honi dagokion fama ematen diote.
Baina 316 kilometro karratuko hedaduran Historiaurreko arrasto interesgarri ugari, harresitutako herrixkak, oinetxeak, fruta-laborantzak eta paisai paregabeak daude; ondare guzti horrek adierazten digu bertako biztanleek probetxu handiz eta antzinatik lur emankor horietan finkatu zirela. Arabar Errioxako eskualde osoan zehar ibiliko gara; utz dezagun gure zentzuek "Zaporezko ibilbideak" horietatik zehar goza dezaten.
